top of page

EUSKAL INSTRUMENTUAK

SARRERA


Ezin daiteke jakin musika-tresnak noiz eta nola sortu ziren; dena den, Euskal Herriak bi erlikia ditu. 1921ean , Isturizko haitzuloan ( Nafarroa-Beherea) hegazti-hezur bat aurkitu zuten. Xirula txiki bat da, eta gure aroa baino 20.000 urte lehenagokoa izan daiteke. Munduko musika tresnarik zaharrena da.
Beste musika-tresna bat, Jose Miguel Barandiaranek aurkitu zuen 1960an, Foruko (Bizkaia) Atxetan, 8.000 edo 10.000 urteko korneta bat. Orein adar bat da, hiru muturrekoa. Korneta bat 4 soinu desberdin sortzeko gai dena.
Euskal musika herrikoian erabilitako musika tresna ezagunenak hauek dira:

 

1- SUNPRINUA

 

"Mingain bikoitzeko” soinu tresnarik sinpleena. 2 zulo ditu. Landare edo zuhaitz adarrekin egiten da. Kukurutxo luze eta estu baten itxura du. Dultzaina luze baten itxura. Honako landare hauek erabiltzen dira: lizarra, elorria, intxaurrondoa, sahatsa, urkia, gaztainondoa, urritza,...
Ez da batere ezaguna gaur egun, erabat galdua dago. Aralar mendian biltzen ziren artzainak izan dira azkeneko sunprinu jotzaileak. Inguru herrietako artzainak goizero igotzen ziren ardietara. Entretenimenduetako bat sunprinua jotzea zen. Artzain bati bururatu eta sunprinua jotzen hasten zenean (tresna honen hotsa handia da eta urrunetik entzuten da mendian, 4-5 km-tara oso ondo) inguruko artzainek entzundakoan bat edo beste animatzen zen eta hasi eta “elkarrizketa” musikal bati ekiten zioten aspertu arte, elkarrekin txandakatuz. Ilunabarrerako denak ordu berean gutxi gora behera beren etxeetara jaisten ziren eta herrira iritsi baino lehen sunprinua hartu eta eguneroko saioa hasten zuten, herritar guztiek entzuten zutelarik. 1936ko gerra bitartean jotzen zuten. 

Sunprinuarekin jotzen den doinu nagusiari “Durunbele” deitzen zaio. Uretan gorde behar da sunprinua, bestela lehortu egiten da eta ez du hotsik egiten. Hala ere, uretan denbora gehiegi pasatzen duenean usteldu egiten da 3 edo 4 hilabetetan.

2- TXANBELA
 

Gaur egun, txanbela ia galdua dago. Antzina Zuberoan jotzen zen. Txanbela ez da tresna bat bakarrik, musika egiteko era bat ere bada. Zuberoan bada esaera bat: “Txanbela bezala ari da kantatzen”.
Garai batean, Euskal Herriko musika, musika “atonala” eta “ametrikoa” zen kasu gehienetan eta gaur egun ditugun eskema eta arau musikalekin halako musika entzundakoan gaizki eta desafinatzen ari direla uste dute hau ezagutzen ez dutenak.
Mingain bikoitzeko musika tresna da. Oso nabarmena da, izan ere, txanbelak ematen dituen nota luzeak, ez dira geldirik 

geratzen, baizik eta gehienetan tonuz behera joaten dira pixkanaka, behatzak mugitu gabe. Hori da txanbelaren arima eta garrantzia handiena izan da.

3- DULTZAINA

 

Bizkaia eta Gipuzkoako haize instrumentua, mihi bikoitzekoa eta gorputz konikoa duen instrumentua. Metalezkoa da eta 7 zulo ditu, 6 aurrean eta 1 atzealdean. Klarinetearen familiakoa, baina zorrotzagoa. Baserri girokoa. Dultzainaren gorputza egiteko materiala egurra izan da baina joan zen mendean, metalezkoak egiten hasi ziren. Mihizkak (fitak), kainaberaz egiten dira, dultzainero bakoitzak bereak egiten zituen, baina gaur egun eginak saltzen dituzte.
Tresna mota honen barruan, 4 bariante aurkitzen ditugu Euskal Herrian: sunprinua, txanbela, dultzaina eta Nafarroako
gaita. Azkeneko biak, itxuraz ez dute ia diferentziarik.
Dultzaineroak ezkontzetan, ihauterietan, erromerietan eta herri txikietako festetan ibiltzen ziren eta dira. Aintzina belarriz ikasten zuten. Erromerietan, beste dultzainero bati pieza berri bat entzuten bazioten, erromeria bukatu ondoren etxera bidean ikasten saiatzen ziren.
Erromerietara musiko asko azaltzen ziren. Ez zeukaten kontraturik. “Martxa” batekin ematen zioten hasiera saioari, jendea hurbildu zedin. Korrua biltzen zutenean, ekiten zioten, “fandangoa” eta “buelta” joaz. Hori bikote bakoitzeko mutilak ordaintzen zuen. Horrela, musikoek zerbait ateratzen zuten eurentzat. Hala ere, festa batzuetan, ordaindu egin behar izaten zuten, musikoek, ferianteak bezala, han jo ahal izateko.
Garai batean, dultzaineroak binaka ibiltzen ziren atabalari banarekin, baita soinujole batekin ere. Baina dirua gehiagoren artean banatu behar zen horrela eta gero eta ugariago ikusten ziren dultzainero-atabalariak bakarrik.

4- NAFARROAKO GAITA

 

Euskal Herrian gaur egun “mingain bikoitza” duen soinu tresnen artean ezagunena, sendoena eta egitura aldetik eboluzionatuena. Gipuzkoa eta Bizkaiko dultzaina baserritar ingurukoa bada, Nafarroan eta Araban gaita-dultzaina baserritarra baino kaletarra gehiago da. 
Bertoko musika eta erritmoaz gain, sonatak, polkak, mazurkak, habanerak, rigodonak, pasodobleak, schotisak... dira beraien errepertorioa osatzen dutenak.
XX.mendean,atzerakada bat hasten da eta mende erdialdean, oso gaitero gutxi geratzen dira. Lizarra aldean besterik ez ia ia; 60. hamarkadan nafar familiako Lakuntza anaiek Bilbon ute gero gaitaren berreskuratzea
izango dena. Gaur egun esan dezakegu, momentu on batean dagoela berriz ere Nafarroako gaita, bai kalitatez eta bai kantitatez.

 

 

5- TRONPA= MOSU-GITARRA= MOSU-MUSIKA
 

Mundu osoan zabaldua zegoen idiofono txiki hau. Toki batzuetan burnizkoa zen eta beste toki batzuetan kainabera banbuzkoa. Soinu txiki eta sinple hau Euskal Herrian asko jotzen omen zen XIX. mendera arte.
Burnizkoak, giltza zahar baten itxura du, erdian bibratzen duen altzairuzko mingain bat duelarik. Hori ezpainaren kontra jarri, ahoa erresonantzia kaxa moduko bat dela, eta mingain horrek bibrazioz ateratzen duen soinua ahoaren barruko espazioa aldatuz nota desberdinak lortzen dira. 
Durangon tronpak egiten ziren eta jo ere bai. Hemen tronpak bazuen funtzio bat: XVII. Mendean ba omen zen sekta bat Durangon eta inkisidoreak bazetoztela jakin bezain pronto, batek sektakoei, etxez-etxe abisua tronpa joaz pasatzen omen zien. Burua atetik barrura jotzen zuen, barrukoek ondo ontzen zezaten eta kanpotik ez zen batere entzuten.
Hernanin ere bazegoen antzina “tronpa-dantza” izeneko dantza bat, tresna horren musikarekin jotzen baitzen. Dantzarako fandangoa, porrusalda eta martxa jotzen zuten jendeak kantatzen zuen bitartean, laguntzeko ere jotzen omen zen.
Nahiz eta kalean erabili, kasu gehienetan etxe barruan jotzen zen: sukaldeetan, sagardotegietan, ostatuetan,...
Gizonezkoak ziren gehienbat jotzaileak.

 

6- TOBERA

 

Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko palanka edo hodia da. Perkusiozko instrumentua. Bi jolek, metalezko bi burni ziri eskuetan dituztelarik kolpatuz jotzen dena.
Toberaren osagaiak:
1. Altzairuzko palanka. Metro eta erditik bi metrotarako luzera du. Bi muturretatik zintzilik dago, bi pertsonek sokekin helduta.
2. Bi dira jotzaileak. Bi burni dituzte, bat esku banatan, 30 bat zentimetrotakoak.
3. Koplaria, bertsolaria. Honek, palanka joaldiarekin tartekatuz kantatzen du, bai toberaren bertso zaharrak eta bai bertso berriak, bat-batean jarriak.
apaindurik 
Ezkontzekin oso lotua zeuden toberak. Andregaiaren etxera inguratzen ziren eta atari aurrean palankak zutik lurrean sartuta egoten ziren kolorezko zintaz eta lorez apaindurik. Egun horretan, senargaia ere andregaiaren etxean egoten zen.
Jotzen hasteko, andregaiak palankari lore eta zintak kentzen dizkio. Orduan lurretik atera eta bi pertsonek, soketatik heldu eta zintzilik daukaten bitartean, beste bi jotzen hasten dira. Erritmo mantso batekin hasten dira eta pixkanaka azkartuz doa, azkenean bizi-bizirik bukatzeko. Bi jotzaileak bapatean gelditzen dira seko. Orduan bertsolariak kantatuko du bertso bat. Dozena erdi bertsotik gora kantatzen dira saio batean.
Bukatzen zutenean, etxean sartu eta afaldu edo zerbait jan eta edan egiten da. Toberak, Lesakan, Oiartzunen,... izan ziren asko.
Batzuetan, palankaren ordez, egurrezko ohol bat erabiltzen zen (txalaparta). Ezteietan bakarrik ez zen jotzen; gaizki konpontzen ziren ezkonduei ere ematen zitzaien batzuetan halako serenata bat. Sagardoa egiteko lana bukatzean ere jotzen omen zen.

7- XIRULA
 

Hiru zuloko “flauta zuzenen” taldekoa da, txistua bezala. Gaur egun Euskal Herriko Ipar Ekialdean, Zuberoan jotzen da. Txistua baino motzagoa da eta doinu agudoagoa dauka, lau tonu t´erdi altuagoa. Agudotasun honek ematen dio berezitasun eta bizitasun handia eta urruti-urrutitik entzuten da.
Txistulariek danbolina erabiltzen dute lagungarri eta xirulariek aldiz danburria edo ttunttuna (atabalarekin ere jotzen da). Xirula jotzen duen beso berarekin heltzen da danburia. Danburriak 6 soka ditu, egurrezko makiltxo batekin jotzen direlarik. 80 bat zentimetrotako luzera du danburiak, 10-17 zentimetrotako zabalera eta 5 bat zentimetrotako sakonera. Zurezko erresonantzia kaxa bat da. Bi funtzio ditu, xirulak jotzen dituen doinuei erritmoz laguntzea eta base armoniko bat jartzea. Oso erabilia da Europan zehar nahiz eta atzerakada handia duen. 
Xirula-danburia beste soinu tresnekin taldea osatuz ere jo izan da, bibolinarekin, akordeoiarekin, kornamusa edo xirularruarekin... Beste modu batean ere erabiltzen da azken garaiotan, txaranga txiki bat eginez. Baina gaur egun Zuberoan xirulari-atabalariek osatzen dute talderik finkoena eta danburia ia erabat baztertua dago.

Atabala: Altuera baino zabalera gehiago duen zurezko kaxa zilindrikoa da. Bi makilekin jotzen da.

8- TXISTUA

 

Hiru zulodun “flauta zuzena”. Oso zabaldurik dago munduan zehar. Gaur egun, Euskal Herriko instrumentu ezagunenetarikoa da. Aurrean 2 zulo eta atzean bakarra duen zurezko nahiz metalezko hodi batez eta aho batez osatua, 43 zm- takoa gutxi - gorabehera. Ezkerreko eskuaz jotzen da, danbolina lagun duelarik gehienetan.

Danbolina:Txistularia, bera bakarrik nahikoa izaten da doinu eta erritmoa eramateko, berak jotzen baitu esku batekin txistua eta bestearekin, txis
tua jotzen duen besotik zintzilik daraman danbolina. Zabalera baino altuera gehiago duen zurezko kaxa zilindrikoa duen danbor txiki bat da. Atabalak eta danbolinak larruzko partxeak, tinkatzeko sokazko sistema eta bordoia izaten dituzte.
Euskal Herrian 2 itxuraz azaltzen zaigu. Bata txistua, zabalduena, ezagunena eta bestea xirula.
Nahiz eta euskal musika herrikoi gehiena baserritar ingurukoa izan, badago kultura eta musika kaletarra gure historian zehar; txistuaren da adibide bat. Gaur egun bi motatakoak egiten dira: ebonitazkoak, merkeak eta ebanozkoak, kategoriako txistuak. Azkenik egurra erabili izan da, eta zenbat eta astunagoa izan hobe. Saiatu izan dira metalezkoak egiten baina ez du emaitza onik izan.
XIX.mendean osatzen da gaur egun hain ezaguna den txistu laukote hori: 2 txistu, silbotea eta atabala.

 

 

Silbotea: txistu handia, luzeagoa eta zabalagoa. Txistuaren familiatik grabeena da.
Txistulariek marjinazio latza jasan dute askotan:

- Aitortzera joaterakoan, batzutan erre egin behar zituzten beren soinu-tresnak barkamena lortu nahi bazuten.
- Txistulariek edo txistulari izandakoek ezin zuten kargo publiko izan zenbait tokitan.
- “Santa Inquisición-ek” andre bat kondenatzeko egin zuen auzi batean “prueba” hau erabili zuen: txistua jotzen ikusi zutela (ez dakit justu zergatik, emakumezkoek debekatua zutelako txistua jotzea ala berez txistua jotzea pekatu zelako, edota bi arrazoiengatik batera,...).
Honekin garbi ikusten da txistuak ez duela beti izan gaur egun maila sozial guztietan duen estima.
Txistulariak, gaur egun ekintza askotan hartzen du parte: ezteietan, erromerietan,...Baina funtzio hauetaz gain bazituen beste zenbait ere garai batean: 
- Kostaldeko herrietan baleak agertzen zirenean txistuarekin aritzen zen txistularia jendeari abisatzen.
- Herrian izurria baldin bazen, askotan kontratatzen zuten txistularia, herriaren mina, goibeltasuna eta kezka xamurtzeko.
Euskal Herriko txistularien elkartearen web orriaren helbidea: http://www.txistulari.com

9- ALBOKA
 

Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua den esatea oso zaila da, baina badakigu artzain kulturan duela jatorria eta haizezko instrumentua dela. 1443an, Arrasaten kantu eta dantzarako, danbolina, panderoa eta alboka erabiltzen ziren. Beraz, aintzinako dela esan genezake. Antzina “Zinburruna” izen

arekin ere ezagutzen zen alboka. Alboka “klarinete bikoitza” ere deitzen da etnomusikologian.
Jotzaileari “albokari” edo “albokerue” deitzen zaio. Bizkaia da azken garaian albokaren lurraldea eta kalean jotzen bada ere, baserritar giroan bizi izan 
da erabat festa eta erromeriak alaituz. Panderoa eta koplarekin lotua doa alboka.
Alboka jotzerakoan, haizea botatzeko teknika berezia erabiltzen da. Etengabe bota behar da haizea. Albokak ez du zaku ez poltsarik eta masaila puztuek egiten dute funtzio hori. Sudurretik haizea hartzen den bitartean erreserba hori, masailaren presioz ateratzen da. Kainaberazko 2 hodi eta haien buruetan itsatsitako 2 behi adar zatiz osatuta dago. Hodi batek 5 zulo ditu eta besteak 3.
Errepertorio urria iritsi zaigu, ez baizegoen magnetofoirik, alboka oso zabaldurik zegoen garaian eta albokariek ere ez zekiten partiturak egiten.
Fandangoa, buelta edo porrusalda, eta martxa dira albokaren errepertorioan ezagutu ditugun erritmoak.

 

10- TRIKITIXA=AKORDEOI DIATONIKOA=SOINU TXIKIA= INFERNUKO AUSPOA

 

Euskal soinu tresna herrikoienen artean berriena. XIX. mendearen bukaeran indarrez sartu zen. Txistulari, dultzainero eta albokarien errepertorioa bereganatu zituen. Haizezko instrumentua da eta pandero baten laguntzaz jotzen da. Akordeoia baino txikiagoa da. Airea sartu edo irten, botoi berak, nota desberdinak 
ematen ditu. Baxuen erregistroa ez da hain zabala. Goian aipatu bezala,” infernuko auspoa” izenez ere ezaguna da. Izen honek, eleizarekin arazoak izan zituela adierazten digu. 
Orain arte erromerietan dantzatzeko erabili izan bada ere, gaur egun musika alor berriak urratzen hasia da jada.

Panderoa: Esku eta atzamarrekin jotzen den menbranofonoa da. Alde batean, larruzko menbrana bat eramaten du. Neurri desberdinetako borobila den, bost zentimetro inguruko egurrezko soporte bat da. Bere bueltan, bat edo bi ilaratan jarririk, dozenerdi txindata pare izaten ditu. Hasieran, emakumeak ziren panderoa jotzen zutenak.

11- TXALAPARTA

 

Aintzinako musika erritmikoa, perkusiozkoa. Makila laburrez jotzen diren bi edo hiru oholez osatua. Normalean bi pertsonek jotzen dute, horizontalki jarriak dauden bi edo hiru ohol jotzen dituzte bakoitzak dituen bi makilekin, goitik behera eta makilak bertikalki hartuaz. Batek oinarrizko erritmoa jarri eta besteak erritmoarekin jolas egiten du. Batek, “ttakun” edo “ttukutun” deitzen dena egiten du, honek ematen ditu abiadura eta oinarri erritmikoa. Denbora guztian erritmo monotonoa eta fijoa markatzen ditu. Eta besteak, “errena” edo “urguna” deitzen dena egiten du. Errenak, erregulartasuna puskatzen du. Erritmo askatasuna eta jotzailearen nortasuna dira ezaugarri nagusiak. Gehienetan poliki hasten da eta azkar bukatzen. 

2 metro edo 2.5 metro inguruko luzera du oholak, 25 zm-tako zabalera eta 5 zm inguruko lodiera. Bi otzara edo aulkiren gainean jartzen dira, eta erresonantzia gal ez dadin, ohol eta otzaren artean lastoa jartzen da, edota zaku batzuk.
Sagarra jotzean, azpiko egurrek ze soinu ateratzen zuten kontutan harturik hautatzen zuten ohola, teilatuan lehortzen jartzen zuten. Lehortutakoan, handiagoa izan ohi du. Egur mota asko erabili izan dira: haltza, gerezi, astigar, zumar, sahats,...
Makilak egiteko egur astunak erabiltzen dira: haritza, lizarra,... Txalapartaren hotsa 5-6 km-tara ondo entzuten zen, automobilik eta beste soinurik inguruan ez zenean.
Beti festa inguruan jotzen zen. Teilatuaren gainean ohola ikusitakoan, jendeak bazekien hor laister festa izango zela. Sagar denboran ere, sagarrak bukatzen zirenean, afaria eginez jotzen zen txalaparta.
Txalaparta izenak ere badu bere misterioa; txalapartak beste gauzen artean, zaldiaren arrapalada esan nahi du.

 

12- DANDURIA EDO TTUNTTUNA

 

Sokazko eta bereziki kolpatuzko taldeko danbor bat dugu. Zurezko erresonantzi kaxa luzeska bat da. Bere gainean ongi tinkaturik sei soka ditu, makil batekin jotzen direnak, eta bere hotsak, txirulak ematen duen doinuaren lagungarritzat; bordoi edo pedal erritmikoaren funtzioa betetzen du. Beraz, bi funtzio ditu: txirulak jotzen dituen doinuei erritmoz laguntzea eta base armoniko bat jartzea. Azken honetarako sei soka horietako hiru tonikan afinaturik daude eta beste hirurak dominanteen tonoan. Tono desberdinetan jo ahal izateko, zubi mugikorra erabiltzen da. Halako tresna, Europan musika akademista egiteko erabilia izan zen errenazimendu garaian. Geroago, barroko garaian baztertua izan zen esku bateko flautarekin batera. Herri musika barruan, Europako toki askotan erabili izan da, eta oraindik ere zenbait kulturetan bizirik mantentzen dute. Euskla Herrian oso zabaldurik egon bada ere, gaur egun Zuberoako herrietan erabili izan da

dantzetarako.

bottom of page