top of page

ABESTI  HERRIKOIAK

Agur Xiberua (Lapurteraz)

Sor lekhia ützirik gazte nintzalarik
Parisen sarthü nintzan kurajez betherik
Plaserez gose eta bürian hartürik
Behar niala alagera bizi
Bostetan geroztik
Nigar egiten dit
Xiberua zuri

Errepika :
Agur Xiberua
Bazter güzietako xokhorik eijerrena
Agur sor lekhia
Zuri ditit ene ametsik goxuenak
Bihotzan erditik
Bostetan elki deitadazüt hasperena
Zü ützi geroztik
Bizi niz tristerik
Abandonatürik
Ez beita herririk
Parisez besterik
Zü bezalakorik.

Palazio ederretan gira alojatzen
Eta segür goratik aide freska hartzen
Gañ behera so-ginik betzait üdüritzen
Orhi gañen nizala agitzen
Bena ez dira heben
Bazterrak berdatzen
Txoriek khantatzen!

Ametsa lagün nezak
Ni Atharratzerat
Ene azken egünen han iragaitera
Orhiko txoriaren khantüz behatzera
Pharka ditzan nik egin nigarrak
Hots xiberotarrak
aintzinian gora
Üskaldün bandera!

Aita semeak

 

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena auzoan,
berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik kakoan.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Eta lapurrek ostu dute
guk gendukana etxean,
eta gu gaude erdi biluzik
beti inoren menpean.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Geurea dugu erru guztia,
geurea dugu osoan,
ez inori ba errua bota
Euskal Herria hiltzean.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Baina gaztea naiz eta daukat
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilko Euskal Herria
ni bizi naizen artean.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Aitorren hizkuntz zaharra

 

Aitorren hizkuntz zaharra
nahi degu zabaldu
munduaren aurrean
gizonki azaldu,
baldin gure zainetan
odolik badegu
euskaldunak euskaraz
hitz egin behar degu.

Zein hizkuntza ederra
euskera guria
inun ez det aurkitzen
beste bat hobia
usai goxodun hizkuntz
txukun ta argia,
biraorikan ez duan
hizketa garbia.

Gora euskara maitea
zoragarriena
euskalduen artean
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
hikuntzik zaharrena,
gora ta gora euskaldunak
eta gure euskara.

Boga Boga

 

Boga, boga,
mariñela, mariñela,
joan behar degu,
urrutira, urrutira,
bai Indietara, bai Indietara.
Ez det, nik ikusiko,
zure kai ederra, kai ederra
Agur, Ondarroako
itsaso bazterra,
itsaso bazterra.
Mariñela, mariñela,
boga! mariñela!

Ikusi mendizaleak

 

Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igo behar dugu.

Ez nekeak, ez da bide txarra;
gora, gora, neska-mutilak, a, a, a,
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.

Hemen mendi tontorrean,
euskal lurren artean,
begiak zabaldurik,
bihotza erretan.

Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskal Herria, a, a, a,
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.

Isil isilik

 

Isil-isilik dago
kaia barrenian,
ontzi txuri polit bat
uraren gainean. (Bis)

Goizeko ordubietan
esnatutzen gera,
arrantzaliak beti
joateko urrutira. (Bis)

Pasatzen naizenian
zure leihopetik,
negarra irtetzen zait
begi bietatik. (Bis)

Zergaitik, zergatik,
zergatik, zergatik?
Zergaitik negar egin?
Zeruan izarra dago
Itsaso aldetik. (bis).

Maritxu nora zoaz

 

Maritxu nora zoaz
eder galant hori?
iturrira Bartolo
nahi badezu etorri.
Iturrian zer dago?
Ardotxo txuria,
biok edango degu
nahi degun guztia.

Hator hator

 

Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!

Gabon gaua pozik igaro daigun.

Borrokalari kalera

 

Altxa begiak, zabaldu orok
deiadarra lagunari
berriro izanen gaituk libre
indar emanaz iraultzari.

Kalera, kalera, borrokalari kalera,
kalera, kalera, borrokalari kalera,
hire indarraren beharra diagu
gure indarrarekin batera
hire indarraren beharra diagu
gure indarrarekin batera.

Zai dago ama, zai aita
zai andre ta lagunak
hator, hator Euskadira,
hator, hator etxera.

Zai dago ama, zai aita
zai andre ta lagunak
hator, hator Euskadira,
hator, hator etxera.

Bultza ta bultza, euskal langile,
Euskal Herri sufritua
burni kateak geldi labetan
danba danba, lurrera gartzelak.

Kalera, kalera, borrokalari kalera,
kalera, kalera, borrokalari kalera,
hire indarraren beharra diagu
gure indarrarekin batera
hire indarraren beharra diagu
gure indarrarekin batera.

Zai dago ama, zai aita
zai andre ta lagunak
hator, hator Euskadira,
hator, hator etxera.

Zai dago ama, zai aita
zai andre ta lagunak
hator, hator Euskadira,
hator, hator etxera.

Eusko gudariak

 

Eusko gudariak gara
Euskadi askatzeko
gerturik daukagu odola
bere aldez emateko.

Eusko gudariak gara
Euskadi askatzeko
gerturik daukagu odola
bere aldez emateko.

Irrintzi bat entzun da
mendi tontorrean.
goazen gudari danok
Ikurriñan atzean.

Irrintzi bat entzun da
mendi tontorrean.
goazen gudari danok
Ikurriñan atzean.

Aldapeko

 

Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.

Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?

Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?

Mende huntan jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu ene pena hori!

Ardo gorri naparra

 

A, a, a, ardo gorri naparra
elikatura ona da
edan al baldin bada
a, a, a, ardo gorri naparra.

A, a, a, ardo gorri naparra
eztarriko lakarra
kentzen hau den azkarra
a, a, a, ardo gorri naparra.

A, a, a, kontuz busti zintzurra
jo nahi ezpadek lurra
ta hautsi lepa hezurra
a, a, a, kontuz busti zintzurra.

A, a, a, hau den ardo bikaina
edan zagun nahi aina
nahiz argitu bekaina
a, a, a, hau den ardo bikaina.

A, a, a, mahatsaren ur sorgina
gizonak edan grina
ta andreak mitina
a, a, a, mahatsaren ur sorgina.

E, e, e, ni ardoaren alde,
edan ardura gabe,
baldin bada debalde;
e, e, e, ni ardoaren alde.

E, e, e, ni ardoaren alde
goiz eta arratsalde
beti nahiz haren galde
e, e, e, ni ardoaren alde

E, e, e, edari etxe kalte
nasaikerien ate
tabernetan alkate
E, e, e, edari etxe kalte.

I, i, i, ardoak gaitu bizi,
nohizik behin ongi busti,
edan gabe ez utzi
i, i, i, ardoak gaitu bizi.

I, i, i, hi haut nere edari
hik jartzen nau kantari
ta sarritan dantzari
i, i, i, hi haut nere edari.

I, i, i, mahatsaren zuku azti
grina txarren ilati
osasunaren pipi
i, i, i, mahatsaren zuku azti.

O, o, o, hau biontzako dago,
edan dezagun oro
zuk orain ta nik gero:
o, o, o, hau biontzako dago.

O, o, o, honek jartzen nau bero
eta sarritan ero
edanaz egunero
o, o, o, honek jartzen nau bero.

O, o, o, edari demonio
infernuko jario
pardel danen bizio
o, o, o, edari demonio.

U, u, u, ur gorrizko olatu
horrek hau hi hondatu
ta andreaz aserretu.
u, u, u, ur gorrizko olatu.

U, u, u, hau den gure errregu
ardoa behar dugu
nahiz uda ta nahiz negu
u, u, u, hau den gure errregu.

U, u, u, ardoak gaitu galdu,
gehiegi edan degu
lurra irago digu:
u, u, u, ardoak gaitu galdu.

U, u, u, ardo madarikatu!
gau txorien teilatu
alfer denen ostatu
u, u, u, ardo madarikatu!

Bat bat bat

 

Bat, bat, bat, bart parrandan ibili,
bart parrandan ibili.

Bi, bi, bi, ez naiz ondo ibili,
ez naiz ondo ibili.

Hiru, hiru, hiru, kolkoa bete diru,
kolkoa bete diru.

Lau, lau, lau, xardina bakalau.

Egun da santimamiña

 

Egun da Santimamiña
benetan egun samiña.
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro neure arima.

Esaten dizut egia
hau ez da usategia;
erroi artean izan nitzaden
benetan ausartegia.

Egun da Santimamiña…

Itsas aldean izarra,
hari begira lizarra;
euskara salbo ikusi arte
ez dut kenduko bizarra.

Egun da Santimamiña…

Kantatu zuen oilarrak,
argitzen dira belarrak;
Ageda gure martiriari
moztu zizkaten bularrak.

Egun da Santimamiña…

Bularrak moztu zizkaten eta
Euskalerriak diotsa,
solomu luze dultzerik gabe
eman zaidazu bihotza.

Egun da Santimamiña…

Eman zaidazu bihotza eta
ken berriz nahigabeak.
Esan noiz garen izanen gure
etorkizunen jabeak.

Egun da Santimamiña…

Gernikako arbola

 

Gernikako arbola
da bedeinkatua
Euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
arbola santua

Mila urte inguru da
esaten dutela
Jainkoan jarri zuela
Gernikako arbola.
Zaude bada zutikan
orain da denbora
eroritzen bazera
arras galdu gera

Ez zera eroriko
arbola maitea
baldin portatzen bada
Bizkaiko Juntia.
Laurok hartuko degu
zurekin partea
pakian bizi dedin
euskaldun jendia.

Betiko bizi dedin
Jaunari eskatzeko
jarri gaitezen danok
laister belauniko.
Eta bihotzetikan
eskatu ezkero
arbola biziko da
orain eta gero.

Arbola botatzia
dutena pentsatu
Euskal Herri guztian
denak badakigu.
Ea bada jendia
denbora orain degu
erori gabetanik
eduki behar degu.

Beti egongo zera
udaberrikoa
lore aintzinetako
mantxa gabekoa.
Erruki zaite, bada,
bihotz gurekoa
denbora galdu gabe
emanik frutua.

Arbolak erantzun du
kontuz bizitzeko
eta bihotzetikan
Jaunari eskatzeko,
gerrarik nahi ez degu
pakea betiko,
gure lege zuzenak
hemen maitatzeko.

Erregutu diogun
Jaungoiko Jaunari
pakea emateko


orain eta beti.
Baita indarra ere
zerorren lurrari
eta bendizioa
Euskal Herriari.

Kattalin

 

Etxe txiki txukun baten
zure aitatamakin
zinen bizi, zintzo bizi
ene maite Kattalin.

Ene maite, ene maite
ene maite Kattalin
sekulako ta betiko
galdu zaitut Kattalin.

Baina eder zinen zinez
zinen izar bat bezin
ile gorri baita zorri
zuk bazenun Kattalin.

Ibaiaren zinen joaten
zure ahate beltzekin
goiz batean, bat batean
ito zinen Kattalin.

Hilerrian bada lore
euzki lili, krabelin
zu zaituzte badut uste
ongarritzat Kattalin.

Xalbadorren heriotzean

 

Adiskide bat bazen
benetan bihozbera
poesiaren hegoek
sentimenduzko bertsoek
antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari
bakardadez josia
hitzen lihoa iruten
bere barnean irauten
oinazez ikasia...ikasia

Non hago, zer larretan
Urepeleko artzaina
mendi hegaletan gora
oroitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana. (Bis)

Hesia urraturik
libratu huen kanta
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik.

Azken hatsa huela
bertsorik sakonena
inoiz esan ezin diren
estalitako hegien
oihurik bortitzena... bortitzena

Non hago....

bottom of page